2025/10/15

BADATOR BERANGOKO XL.IBILALDI NEURTUA!


Badator udazkena, basoak kolorez janzten diren sasoia eta harekin batera, besteak beste, Ibilaldi Neurtua azaroaren 16an izango da. Urtero antolatu ohi dugun ibilaldi neurtuaren  40. edizioa ospatuko da eta egitarauak ez du aldaketarik izango: mendi-buelta, umeentzako tailerra, herri-bazkaria eta giro ezin hobea pilotalekuan, ez dugu gehiagorik behar!


Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue. Txikien kasuan, izen ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean hasiko da.


Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.


13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 15 euroan erosi ahalko dira). Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak sortzeko tartea izango dute, bazkaria 14:00etan egingo da (txartelak 3 euroan erosi ahalko dira), eta ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.


Eta, noski, sari banaketa 18:00etan frontoian izango da.


Sei Herri Kultur Elkartearen partez, eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta komertzio guztiei. Eta nola ez, ekintza antolatzen lanean-buru belarri zabiltzatenoi, bolondres guztiei (txandalariak, mendiko garbiketa lanetan ibilitakoak, zerbitzariak, sukaldariak,  etab.). Zuek gabe ez litzateke posible izango. Eskerrik asko bihotzez!


Animatu eta parte hartu! Euskal presoak etxera!


2024/10/16

URTERO LEGEZ, UDAZKENAREKIN BATERA BADATOR IBILALDI NEURTUA!




Udazken beteari heltzeko prest? Ibilaldi Neurtua azaroaren 17an izango da. Egitarauak ez du aldaketa handirik izango: mendi-buelta, umeentzako tailerra, herri-bazkaria eta giro ezin hobea pilotalekuan, ez dugu gehiagorik behar!


Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue. Txikien kasuan, izen ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean hasiko da.


Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.


13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 15 euroan erosi ahalko dira). Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak sortzeko tartea izango dute, bazkaria 14:00etan egingo da (txartelak 3 euroan erosi ahalko dira), eta ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.


Eta, noski, sari banaketa 18:00etan frontoian izango da.


Sei Herri Kultur Elkartearen partez, eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta komertzio guztiei. Eta nola ez, ekintza antolatzen lanean-buru belarri ibili zaretenoi, bolondres guztiei (txandalariak, mendiko garbiketa lanetan ibilitakoak, zerbitzariak, sukaldariak,  etab.). Zuek gabe ez litzateke posible izango. Eskerrik asko bihotzez!


Animatu eta parte hartu! Euskal presoak etxera!


2023/10/16

IBILALDI NEURTUA ITZULI DA!



Ezer baino lehen, eragile kulturalek ekimenak antolatzeko ditugun traba burokratiko guztiak salatzea nahi dugu. Gero eta korapilatsuagoa da edozein ekimen antolatzea. Kasualitatea ote?

Bestetik, pandemiatik, bide luze eta aldapatsua izan dugu. Baina, oztopoak gaindituz, zorionez, berriz itzuli gara.

Ibilaldi Neurtua abenduaren 3an izango da. Egitarauak ez du aldaketa handirik izango: mendi-buelta, umeentzako tailerra, herri-bazkaria eta giro ezin hobea pilotalekuan, ez dugu gehiagorik behar!

Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue. Txikien kasuan, izen ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean hasiko da.

Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.

13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 15 euroan erosi ahalko dira). Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak sortzeko tartea izango dute, bazkaria 14:00etan egingo da (txartelak 3 euroan erosi ahalko dira), eta ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.

Eta, noski, sari banaketa 17:30ean frontoian izango da.

Sei Herri Kultur Elkartearen partez, eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta komertzio guztiei. Eta nola ez, ekintza antolatzen lanean-buru belarri ibili zaretenoi, bolondres guztiei (txandalariak, mendiko garbiketa lanetan ibilitakoak, zerbitzariak, sukaldariak, etab.). Zuek gabe ez litzateke posible izango. Eskerrik asko bihotzez!

Animatu eta parte hartu! Euskal presoak etxera!

2019/10/06

UDARI AGUR ESAN ETA UDAZKENEKO PLANAK EGITEKO GOGOZ?


Mendiko botei hautsa kentzeko prest? Bada, gorde urriaren 27ko data agendan, badator Berangoko XXVII. Ibilaldi Neurtua!

Urtero bezala, gure herriko mugak zeharkatu eta egunpasa ederra egingo dugu. Egitarauak ez du aldaketa handirik izango:mendi-buelta, herri-bazkaria eta giroa pilotakuan, ez dugu gehiagorik behar!

Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue (kafesne beroa eta pintxoak egongo dira). Txikien kasuan, irteera 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean.

Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.

13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 10 euroan erosi ahalko dira). Txikien kasuan, bazkaria 14:00etan egingo da, eta ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.

Eta, noski, garrantzitsuena: sariak 17:30ean banatuko dira, frontoian bertan.

Sei Herri Kultur Elkartearen partez, eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta denda guztiei. Eskerrik asko bihotzez!

Animatu eta parte hartu! Euskal presoak etxera!

2018/10/08

PLAN ZORAGARRIA, EZTA?

 
 
Hotza, euria, haizea, iluntasuna... konturatu orduko, uda pasa eta bete-betean sartu gara udazkenean! Lasai, uda giroa pasa den arren, neguan ere badago aitzakiarik etxetik irteteko!
 
Urriaren 28an, urteroko hitzordua izango dugu Berangon. Mendiko botak hartu, txubaskeroa ez ahaztu, motxila gogo eta indarrez bete eta erdu XXXVI. Ibilaldi Neurtura!
 
Ohikoa den bezala, nagusien izen ematea 8:15ean izango da, Sei Herrin. Txikiena, ostera, 9:00etan izango da. Nagusien irteera ordu horretan bertan izango da –16 kilometro izango dituzte aurrez aurre–, eta txikiena 9:30ean izango da, 8 kilometroko ibilbidea egiteko –helduok, gogoratu, ez izan alferrak, ibilbide hau ez da zuentzat!–.
 
Partehartzaileek hainbat "kontrol" izango dituzte bidean (Sustatxan, Arenen...), eta bidean ere edateko eta jatekoa eskainiko da. Berangoko mugak zeharkatu eta Sabino Arana kalera bueltatzerakoan, dutxa hartzeko aukera egongo da –izerdia egin eta gero eskertuko duzu, eta zure albokoek ere bai!–.
 
Baina mendi-buelta amaitzerakoan giroa ez da amaituko Berangon. 12:00etatik aurrera bertako elikagaien azoka egongo da Sabino Aranan, eta 13:00etan poteo girotua, Sei Herritik hasita. 12:30ean, umeentzako txalaparta tailerra egongo da Nagusien Etxe alboko plazan.
 
Umeen bazkaria 14:00etan izango da (debalde partehartzaileentzat) eta helduena, ordubete beranduago, frontoian bertan (zazpi euro, txartelak bertan erosiko dira). 15:00etan animaziozko film bat proiektatuko da umeentzat Berangoeta Kultur Etxean, eta eguna biribiltzeko, 17:30ean sari banaketa egingo da frontoian.
 
Eskerrik asko ekimen hau posible egiten duzuen herriko elkarte eta dendari guztiei! Orain eta beti, presoak etxera!
 

2017/10/25

AZAROAREN 19AN, MAMBOA BERANGON!

 
 
Els carrers seran siempre nostres! Katalunian kaleak hartzen ari diren bitartean... Berangon ere, tipi-tapa kalera irteten hasi beharko gara, ezta? Munarrikolanda ez da Montserrat, baina tira, sor dezagun Berangon ere gure mamboa! Badator XXXV. Ibilaldi Neurtua, urteurren borobila!
 
Goiz hasiko da azaroaren 19ko egitaraua, urtero legez. Iratzargailua goiz jarri beharko duzue egun honetan. Nagusien izen ematea 8:15ean hasiko da Sei Herri tabernan, eta txikiena 9:00etan. Ordu horretan bertan hasiko dira nagusiak euren ibilbidea egiten (16 kilometro), eta ordu erdi beranduago, 9:30ean txikiak (8 kilometroko ibilbideagaz). Ez kexatu, luzeagoa da independetziarako bidea!
 
Berangoko bazterrak zeharkatu ostean (lasai, bidean jateko eta edatekorik egongo da), aurten nobedade garrantzitsu bat: frontoian dutxa bat hartzeko aukera egongo da! Izerdi usainik ez dugu izango herri bazkarian.

Pintxo-pintxo jantzi eta gero, egitarau potoloa topatuko duzu herrian: 12:00etan bertako elikagaien azoka eta txerria txingarretan erreta egongo da. 13:00etan poteo girotua hasiko da Sei Herritik abiatuta, Sabino Arana kaleko tabernetatik. Eta 15:00etan herri-bazkariaren txanda helduko da frontoian (tiketak zazpi euroan salgai, egunean bertan), 17:30ean sariak banatzen diren arte.

Umeek euren egitarau propioa izango dute, urtero legez. 13:00etan ipuin kontaketa izango dute: Enaitz pirata ipuinen munduan (Nagusien Etxeko ondoko plazan). Txikiek 14:00etan bazkalduko dute (parte hartu dutenek debalde) eta 15:00etan Berangoeta Kultur Etxean animaziozko film bat izango dute ikusgai.

Eskerrik asko benetan Ibilaldi Neurtua antolatzea posible duzuen guztioi: boluntarioak, herriko dendak, elkarteak... Euskal presoak etxera ekarri arte, endavant!

2016/10/02

EZ EGIN PLANIK URRIAREN 23RAKO!



Urriaren 23an... badator Berangoko XXXIV. Ibilaldi Neurtua, gure herriko jairik handiena, eta orain ere, modernoena! Irteera 08:15ean izango da Mercadona aurrean, eta hamaiketakoa Unbeko korredorearen alboan egingo dugu (Lidlen babesarekin). Santa Anako urbanizazio zoragarriak ikusi eta gero (partzelak oraindik salgai), gure txangoa Decathlon parean amaituko da. Baina lasai, egitarauak jarraituko du: triki-poteoa Megaparketik egin, eta herri-bazkaria McAuton bertan egin ahal izango dugu (ez ahaztu kotxea ekartzea). Ondo etorri IbilALDI Supermerkatu Neurtura!

Gogorra, ezta? Ba zoritxarrez, hori da Berangora datorkiguna! Grisa berdearen gainetik, porlana belarraren gainetik, merkatal-gune erraldoiak komertzio txikiaren gainetik. Goazen, tipi-tapa, aurre egitera!

Lo dagoen herria nahi dute, goazen erakustera Berango bizi-bizirik dagoela! Eta horretarako lehenengo aukera urriaren 23an daukazu... Ibilaldi Neurtuaren XXXIV. edizioa!

Ohiturari eutsiz, egun osoko plana izango dugu gozatzeko, goizean goizetik... gorputzak irauten duen arte! Mendi-buelta, hamaiketakoa, triki-poteoa, umeentzako tailerrak, herri-bazkaria, bazkaloste animatua, sariak... eta noski, presoekiko elkartasuna!

Egitaraua goizean goiz hasiko da, eguna aprobetxatu behar da eta! 08:15ean izango da nagusien izen-ematea Sei Herri tabernan (bai, lasai, Mercadona ez zaigu heldu oraindik) eta gosaldu ostean, urteera 09:00etan izango dute. Txikiek, ostera, 09:00etan izena eman eta ordu erdi beranduago urtengo dira Sei Herritik. Nagusien ibilbidea 16 kilometrokoa izango da, eta txikiek 8 kilometroko paseotxoa (adi! 40 urte dituzuenok aspaldi utzi zenioten txiki izateari!).

Mendi-bueltaren ostean, nagusiok triki-poteoa egingo dugu Sabino Aranako tabernetan zehar, txikiek frontoiko plazan tailerrak egiten dituzten bitartean. 14:00etan txikiek makarroi goxo-goxoak bazkalduko dituzte, eta ordubete beranduago (gutxi gora-behera) nagusion txanda helduko da; indaba goxo-goxoak, herriko sukaldarien eskutik! Bapo bazkaldu ostean, eguna modurik onenean amaituko dugu: sari-banaketagaz! Baietz zuk aurten txapela lortu?


Urriaren 23an elkar ikusiko dugu!

2015/10/06

BADATOR AURTENGO IBILALDI NEURTUA!!!!



Euskal Herriko herririk ederrena ezagutu gura duzu? Bere txoko izkutuak, auzo ezberdinak, baserri galduak... eta gainera, giro jator eta euskaldunean? Eta hau guztia gutxi balitz... sari potoloak irabazteko aukeragaz? Bada, erdu Berangoko XXXIII. Ibilaldi Neurtura!

Urtebete igaro dala jada! Ez da izango! Baietz ba, aurten be Berangon plan ederra izango dugu: mendia, elkartasuna, sariak eta giro itzela! Zelan galduko dut ba! Eta noiz da? Azaroaren 1ean, Domu Santu eguna ospatzeko modurik onena! Zalantza barik!

Ohiturari eutsiz, egun osoko plana izango dugu gozatzeko, goizean goizetik... gorputzak irauten duen arte! Mendi-buelta, hamaiketakoa, triki-poteoa, umeentzako tailerrak, herri-bazkaria, kantak, sariak... eta noski, presoekiko elkartasuna eta Sei Herri Libre aldarria!

Egitaraua goizean goiz hasiko da, eguna aprobetxatu behar da eta! 08:15ean izango da nagusien izen-ematea Sei Herri tabernan, eta gosaldu ostean, urteera 09:00etan izango dute. Txikiek, ostera, 09:00etan izena eman eta ordu erdi beranduago urtengo dira Sei Herritik. Nagusien ibilbidea 16 kilometrokoa izango da, eta txikiek 8 kilometroko paseotxoa (adi! 40 urte dituzuenok aspaldi utzi zenioten txiki izateari!).

Mendi-bueltaren ostean, nagusiok triki-poteoa egingo dugu Sabino Aranako tabernetan zehar, txikiek frontoiko plazan tailerrak egiten dituzten bitartean. 14:00etan txikiek makarroi goxo-goxoak bazkalduko dituzte, eta ordubete beranduago (gutxi gora-behera) nagusion txanda helduko da; indaba goxo-goxoak, herriko sukaldarien eskutik! Bapo bazkaldu ostean, eguna modurik onenean amaituko dugu: sari-banaketagaz! Baietz zuk aurten txapela lortu?

Eta zelan ahaztu, Ibilaldi hau egitea posible egiten duzuen guztioi: herriko dendariak, txanda egiten duzuenok, modu batean edo bestean zuen ekarpena egiten duzuenoi... eta parte hartzailei noski!

Azaroaren 1ean ikusiko dugu elkar! Euskal presoak etxera! Sei Herri LIBRE!


2014/10/07

BADATOR, BADATORRELA!!!!



Benetan? Hemen da berriro? Bai! Hemen da Berangoko Ibilaldi Neurtua! Egutegian gorriz markatu beharreko eguna! Armairutik botak atera, motxila prestatu, hamaiketakoa lasai, gure kontu… eta erdu Berangora!

Aurten Ibilaldi Neurtua udagoienaren hasieran helduko zaigu, urriaren 26an hain zuzen ere, eta ohi dan legez, betiko jarduerak izango ditugu, giro jator eta euskaldunean noski! Goizean goiz hasiko da eguna. Nagusiek 08:15ean emango dute izena Sei Herri tabernan, eta irteera 09:00etatik aurrera izango da. Txikiek berriz, 09:00etan izena eman eta 09:30ean urtengo dira ttipi-ttapa Sei Herritik. Nagusiek 16 kilometroko ibilbidea izango dute aurrez aurre, eta txikiek, aldiz, 8 kilometroko paseotxoa. Bidean, Berangoko paraje ederrak ikusi ahal izango dituzte, eta baita azken urteetan gure herrian egindako txikizio eta barrabaskeri urbanistikoak. Grisak lekua irabazi dio berdeari Berangon azken urteotan, goazen urriaren 26an kolorez betetzera!

Bueltatxua egin ostean (kontrol danak pasa ostean e! Azerí zaharrak tranpian txiza!), 12:30ean umeek birziklatze tailerrak izango dituzte eskura frontoi aurrean. Nagusiok, triki-poteoa egingo dugu indarrak hartzeko, eta gainera, aurten lehenengo aldiz, azoka ekologikoa izango dugu Sabino Arana kalean.

14:00etan umeentzako bazkaria ospatuko da udal pilotalekuan, eta bapo bazkaldu ostean, Berangoeta Kultur Etxera joango dira pelikula bat ikustera. Nagusien bazkaria 15:00etan izango da: indaba goxo-goxoak, entsalada… ez zarete goseagaz lotuko, lasai! Eta egunari txapela jartzeko, 17:30ean sari banaketa mundiala izango dugu!

Sei Herrik eskerrak eman gura dizkie Ibilaldian parte hartzen duzuen guztioi, txandak egiten dituzuenoi… eta oso modu berezian ekarpena egiten duten herriko dendari eta tabernari guztioi. Mila esker bihotz bihotzez!


Urriaren 26ra arte!

2013/11/11

HIRU, BI, BAT... ETA BADATOR BERANGOKO XXXI.IBILALDI NEURTUA!




Udazkenagaz batera, heldu zaigu beste behin ere galdu ezinezko hitzordua Berangora, egutegian gorriz markatu beharrekoa! Abenduaren 1ean ospatuko da aurtengo edizioa, eta urtero legez, gure herriko bazter ederrak ezagutzeko aukera izango dugu, lagunartean giro euskaldun eta jatorraz gozatzen dugun bitartean. Sei Herri Kultur Elkarteak antolatzen duen jaiegun hau aukera paregabea da kirola egiteko, naturaz gozatzeko eta herrikideekin ederto pasatzeko!

Goizean goiz hasiko dira izen-emateak Sei Herrin. Nagusien kasuan 08:15ean izango da, eta txikiek, ostera, 09:00etan egin beharko dute. Gogora dezagun, izen-ematea bikoteka egin behar dela, beraz erdu zure lagunakaz! Nagusien urteera 09:00etan izango da, eta txikiena, berriz, 09:30ean. Nagusien ibilbideak 16 kilometroko luzera du, eta txikienak, 8 kilometro. Bidean hiru kontrol pasa beharko dituzte partehartzaileek, eta hamaiketakoa debalde jan ahal izango dute (freskagarriak, fruta, gaztaina beroak e.a.). “Juan debalde, goseak hil zan” esaera zaharra ez da gurean beteko!

Herriko mugetatik ttipi-ttapa mendi-buelta lasaia egin ostean, triki-poteoa egingo dugu Sabino Arana kaleko tabernetatik, indarrak ostabere hartzeko eta herria girotzeko. Umeek, gainera, tailerrak izango dituzte eskura.

Eguerdian, dantzan ari diren tripazorriei aurre egiteko, herri-bazkariaren txanda helduko da frontoian. Ohi dan legez, Berangoko sukaldariek prestatutako indaba goxo-goxoak izango ditugu, entsalada, postre eta abarrekaz. Txartelak zazpi euroko prezioa izango du nagusientzat, eta debalde txikientzat.

Bapo bazkaldu ostean, kantuka frontoiko bazterrak alaituko ditugu, eta txikiek pelikula izango dute ikusgai Berangoeta Kultur Etxean. Eguna borobiltzeko, 18:30ean sari-banaketa izango da, ea aurten zein bikotek eskuratzen duen txapela!
Baina naturaz gozatzeko eta ederto pasatzeko eguna izateaz gain, Ibilaldi Neurtua aldarrikapenerako eguna ere da Berangon. Aurten, ohiko aldarrikapenez gain, Ibilaldi Neurtuak “Libre!” ekimenagaz bat egingo du, Sei Herri ere herriko tabernen kontrako epaiketa politikoan epaitzen ari direlako. Beraz, abenduaren 1ean goazen uholde laranja bat sortzera Berangon, Sei Herri eta gainontzeko auziperatuak ere libre gura ditugulako! 

Erdu geugaz! 

2012/11/16

DANTZA EMANALDI BEREZIA...


Erdizka Lauetan taldeak girotuko du bazkalostea IBILALDI NEURTUAN. Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera ezin hobea. 

ERDU GEUGAZ!

2012/11/08

URTEA ONGI BUKATZEKO XXX.IBILALDI NEURTUA BAINO HOBE ZER?


Iepa lagunok!!
Udazkenaren etorrerarekin batera hemen dugu,urtero bezala Berangoko XXX. Ibilaldi Neurtua.Urtero antolatzen dugun mendi ibilaldi hau Sei-Herri Kultur Elkarteak antolatzen du,eta urtez urteko zita bihurtu da herriko, eskualdeko eta animatu nahi duen jende guztiarentzako.
Aurten, XXX.Ibilaldi Neurtua abenduaren 2an ospatuko dugu, igandean.
Bikoteka bete behar den ibilbideak nagusien mailan 16 km inguru dauzka eta txikienek 8km-ko bidea egin beharko dute. Sei-Herri tabernan egongo da irteera eta helmuga.Nagusiek 08:15etik aurrera eman beharko dute izena (irteera 09:00etan) eta txikiek 09:00etan (irteera 09:30ean). Ibilbidean zehar 3 kontrol egongo dira eta batean, hamaiketakoa hartzeko parada izango da bertan denbora geratuko delarik. Giharrak berotu ostean,parte hartzaileentzat entsalada, indabak, postrea, kafea eta patxarana 5€-ren truke (umeak doan) izango dira; hala ere, ibilbidea egin ez duenak ere herri bazkarian parte har dezake (beste guztiak bezala bazkariko txartela ordainduz).Bazkalostean, kultur etxean umeentzako pelikula emanaldia prestatu dugu. Sari banaketa frontoian egingo da arratsaldeko 18:30ak aldera.
Beste barik ,denak gonbidatuta zaudete egun berezi honetan parte hartzera, animo eta aurrera!

2012/05/15

LARUNBATEAN DANAK BERANGORA!!


21:00etan Frontoian bertso-afaria, kontzertuak, musika eta txozna (frontoi barruan). Animatu eta hurbildu zaitezte!!!

2011/12/10

ZORIONAK!!!!
PASA DEN DOMEKAN, PARTE HARTZAILE ETA LAGUNTZAILE LANETAN IBILI ZINETEN GUZTI-GUZTIENTZAT.AURTENGO PARTEHARTZAILE KOPURUA IZUGARRIA IZAN DA, NAGUSIEN IBILBIDEAN 139 BIKOTE ETA TXIKIENEAN 30 EGON DIRA. BAZKARIAN BERRIZ, 260 PERTSONA ELKARTU GINEN.

XXIX.URTEURRENA PASADA BAT IZAN BADA, GONBIDAPENA LUZATZEN DIZUEGU XXX.URTEURRENAN PARTE HARTZERA. EDERRA IZANGO DA !!!! :-)

2011/11/07

BADATOR,BADATOR IBILALDI NEURTUA...


2010/11/10

ESKERRIK ASKO,BIHOTZ-BIHOTZEZ!!

Berriro ere gurekin bat egin duzue!!! Mila esker baino gehiago azaroaren 7an ibilaldian parte hartu zenuten guzti-guztioi.Eguraldi kaxkarra izan zen baina giroa...itzela!Inoiz baino jende gehiago martxan,frontoian zer esanik ez!! ia-ia Berangoko taberna guztietako mahai eta aulkiak behar izan genituen!!

Ez gara nekatuko behin eta berriz eskerrak emateaz.

Guk urtero bezala, gure lana, kemena eta batez ere bihotza jartzen dugu ibilaldi hau aurrera eramateko,asko maite dugun herria da gurea eta ekimen hau berdin maite dugu eta sentimendu hau zuengana zabaldu izana espero dugu, zuek ere igandean ibiladiari diozuen maitasuna helarazi zeniguten eta danon artean, egun ezin hobea izatea lortu genuen.

Noski ezin dugu ahaztu txapela eraman zuten bikoteak!! Txikien ibilbidean, Mikel eta aitatxu Jago izan ziren txapeldunak. Catelloneraino txapela helduko dala ziur egon, gainera urteak bi egun lehenago egin zituen beraz, opari ederra berea.

Eta nagusienean, Karama eta laguna! Aupa gure Karama ere, bizitzari aurre nola egin behar zaion erakutsi digu guztioi eta orain dala hilabete batzuk eman zenigun sustoa eta gero, sorpresa atsegina izan dala aurten txapela zuk eramatea. ZORIONAK LAUROI!

Eta noski, urte honetan gure artean hasieratik ibili izan den Juantxu ekarri nahi dugu gogora. Agian ez zaitugula aurten sukaldean edota frontoian ikusi baina,han izan zara ere, horretan ez dugu zalantzarik. Zuk emandako testiguak esku onetan jarraituko du. Mila esker zuri ere, eman dizkiguzun urte mordoengatik.

MILA ESKER GUZTI-GUZTIOI, KOMERTZIO, PARTE-HARTZAILE ETA SUPER ANTOLATZAILE EKIPOARI ERE,ZUEK BAIZARETE IBILALDI HONEN BURU ETA BIHOTZA!! ZORIONAK DENOI!!

2010/10/27

BADATOR AURTENGO IBILALDI NEURTUA!!!!



Urtero bezala, Berangon antolatzen dugun XXVIII.Ibilaldi Neurtura gonbidatzen dizuegu.
Goizean mendi buelta egin, norberaren neurrikoa eta gustoko konpainian, eguerdian poteo animatua herriko kaleetatik, bazkari herrikoia frontoian,gure aparteko sukaldariak prestatutako indabak dastatuz, eta arratsaldean sari banaketa.
Eta umeekin bazatoz, eguerdian tailerrak eta jolasak izango dituzte frontoi aurrean eta bazkalostean Kultur Etxean pelikula emanaldia prestatu dugu.
Beraz, berotu hankak,botak jantzi eta zatoz Berangora, ingurua ezagutu eta aparteko egunaz gozatzera!!
Gogoratu,izen ematea,irteera,helmuga,bazkarirako tiketak eta ... Sei Herri Herriko Tabernan izango dela!!

2009/11/15

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

Eskerrik asko 27. Ibilaldi Neurtu honetan parte hartu duzuen guztioi, bai martxa egiten bai lanean bai gurekin nolabait egoten zaretenoi. Guztien artean egiten dugulako urtero ospatzen dugun jai berezi hau non gurekin ez daudenak inoiz baino gertuagu sentitzen ditugu. Bazkarian ere 200 lagun inguru elkartu ginen, eta portzierto INDABAK KRISTONAK!

Gogoratu dezazuen hemen dituzue aurtengo ibilaldiko irabazleak:Zorionak lauoi eta eskerrik asko Zuhaitz zure bertso eder horregaitik!!!


  • NAGUSIEN IBILBIDEAN: JAVI (banderinak egiten dituen artista) ETA PATXI (gure lagun, antolatzaile eta egun preso duguna).
  • TXIKIEN IBILBIDEAN: ZUHAITZ ETA URTZI GAINZA (PRESOA).