2023/10/16

IBILALDI NEURTUA ITZULI DA!



Ezer baino lehen, eragile kulturalek ekimenak antolatzeko ditugun traba burokratiko guztiak salatzea nahi dugu. Gero eta korapilatsuagoa da edozein ekimen antolatzea. Kasualitatea ote?

Bestetik, pandemiatik, bide luze eta aldapatsua izan dugu. Baina, oztopoak gaindituz, zorionez, berriz itzuli gara.

Ibilaldi Neurtua abenduaren 3an izango da. Egitarauak ez du aldaketa handirik izango: mendi-buelta, umeentzako tailerra, herri-bazkaria eta giro ezin hobea pilotalekuan, ez dugu gehiagorik behar!

Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue. Txikien kasuan, izen ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean hasiko da.

Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.

13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 15 euroan erosi ahalko dira). Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak sortzeko tartea izango dute, bazkaria 14:00etan egingo da (txartelak 3 euroan erosi ahalko dira), eta ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.

Eta, noski, sari banaketa 17:30ean frontoian izango da.

Sei Herri Kultur Elkartearen partez, eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta komertzio guztiei. Eta nola ez, ekintza antolatzen lanean-buru belarri ibili zaretenoi, bolondres guztiei (txandalariak, mendiko garbiketa lanetan ibilitakoak, zerbitzariak, sukaldariak, etab.). Zuek gabe ez litzateke posible izango. Eskerrik asko bihotzez!

Animatu eta parte hartu! Euskal presoak etxera!