2017/10/25

AZAROAREN 19AN, MAMBOA BERANGON!

 
 
Els carrers seran siempre nostres! Katalunian kaleak hartzen ari diren bitartean... Berangon ere, tipi-tapa kalera irteten hasi beharko gara, ezta? Munarrikolanda ez da Montserrat, baina tira, sor dezagun Berangon ere gure mamboa! Badator XXXV. Ibilaldi Neurtua, urteurren borobila!
 
Goiz hasiko da azaroaren 19ko egitaraua, urtero legez. Iratzargailua goiz jarri beharko duzue egun honetan. Nagusien izen ematea 8:15ean hasiko da Sei Herri tabernan, eta txikiena 9:00etan. Ordu horretan bertan hasiko dira nagusiak euren ibilbidea egiten (16 kilometro), eta ordu erdi beranduago, 9:30ean txikiak (8 kilometroko ibilbideagaz). Ez kexatu, luzeagoa da independetziarako bidea!
 
Berangoko bazterrak zeharkatu ostean (lasai, bidean jateko eta edatekorik egongo da), aurten nobedade garrantzitsu bat: frontoian dutxa bat hartzeko aukera egongo da! Izerdi usainik ez dugu izango herri bazkarian.

Pintxo-pintxo jantzi eta gero, egitarau potoloa topatuko duzu herrian: 12:00etan bertako elikagaien azoka eta txerria txingarretan erreta egongo da. 13:00etan poteo girotua hasiko da Sei Herritik abiatuta, Sabino Arana kaleko tabernetatik. Eta 15:00etan herri-bazkariaren txanda helduko da frontoian (tiketak zazpi euroan salgai, egunean bertan), 17:30ean sariak banatzen diren arte.

Umeek euren egitarau propioa izango dute, urtero legez. 13:00etan ipuin kontaketa izango dute: Enaitz pirata ipuinen munduan (Nagusien Etxeko ondoko plazan). Txikiek 14:00etan bazkalduko dute (parte hartu dutenek debalde) eta 15:00etan Berangoeta Kultur Etxean animaziozko film bat izango dute ikusgai.

Eskerrik asko benetan Ibilaldi Neurtua antolatzea posible duzuen guztioi: boluntarioak, herriko dendak, elkarteak... Euskal presoak etxera ekarri arte, endavant!