2011/12/10

ZORIONAK!!!!
PASA DEN DOMEKAN, PARTE HARTZAILE ETA LAGUNTZAILE LANETAN IBILI ZINETEN GUZTI-GUZTIENTZAT. AURTENGO PARTEHARTZAILE KOPURUA IZUGARRIA IZAN DA, NAGUSIEN IBILBIDEAN 139 BIKOTE ETA TXIKIENEAN 30 EGON DIRA. BAZKARIAN BERRIZ, 260 PERTSONA ELKARTU GINEN.

29.URTEURRENA PASADA BAT IZAN BADA, GONBIDAPENA LUZATZEN DIZUEGU 30.URTEURRENEAN PARTE HARTZERA. EDERRA IZANGO DA !!!! :-)

2011/11/07

BADATOR,BADATOR IBILALDI NEURTUA...




2011/11/06

AURTENGO IBILALDI NEURTUAREN 29.URTEURRENA ABENDUAREN 4AN OSPATUKO DA!!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2010/11/10

ESKERRIK ASKO,BIHOTZ-BIHOTZEZ!!

Berriro ere gurekin bat egin duzue!!! Mila esker baino gehiago azaroaren 7an ibilaldian parte hartu zenuten guzti-guztioi.Eguraldi kaxkarra izan zen baina giroa...itzela!Inoiz baino jende gehiago martxan,frontoian zer esanik ez!! ia-ia Berangoko taberna guztietako mahai eta aulkiak behar izan genituen!!

Ez gara nekatuko behin eta berriz eskerrak emateaz.

Guk urtero bezala, gure lana, kemena eta batez ere bihotza jartzen dugu ibilaldi hau aurrera eramateko,asko maite dugun herria da gurea eta ekimen hau berdin maite dugu eta sentimendu hau zuengana zabaldu izana espero dugu, zuek ere igandean ibiladiari diozuen maitasuna helarazi zeniguten eta danon artean, egun ezin hobea izatea lortu genuen.

Noski ezin dugu ahaztu txapela eraman zuten bikoteak!! Txikien ibilbidean, Mikel eta aitatxu Jago izan ziren txapeldunak. Catelloneraino txapela helduko dala ziur egon, gainera urteak bi egun lehenago egin zituen beraz, opari ederra berea.


Eta nagusienean, Karama eta laguna! Aupa gure Karama ere, bizitzari aurre nola egin behar zaion erakutsi digu guztioi eta orain dala hilabete batzuk eman zenigun sustoa eta gero, sorpresa atsegina izan dala aurten txapela zuk eramatea. ZORIONAK LAUROI!

Eta noski, urte honetan gure artean hasieratik ibili izan den Juantxu ekarri nahi dugu gogora. Agian ez zaitugula aurten sukaldean edota frontoian ikusi baina,han izan zara ere, horretan ez dugu zalantzarik. Zuk emandako testiguak esku onetan jarraituko du. Mila esker zuri ere, eman dizkiguzun urte mordoengatik.

MILA ESKER GUZTI-GUZTIOI, KOMERTZIO, PARTE-HARTZAILE ETA SUPER ANTOLATZAILE EKIPOARI ERE,ZUEK BAIZARETE IBILALDI HONEN BURU ETA BIHOTZA!! ZORIONAK DENOI!!

2010/10/27

BADATOR AURTENGO IBILALDI NEURTUA!!!!



Urtero bezala, Berangon antolatzen dugun XXVIII.Ibilaldi Neurtura gonbidatzen dizuegu.
Goizean mendi buelta egin, norberaren neurrikoa eta gustoko konpainian, eguerdian poteo animatua herriko kaleetatik, bazkari herrikoia frontoian,gure aparteko sukaldariak prestatutako indabak dastatuz, eta arratsaldean sari banaketa.
Eta umeekin bazatoz, eguerdian tailerrak eta jolasak izango dituzte frontoi aurrean eta bazkalostean Kultur Etxean pelikula emanaldia prestatu dugu.
Beraz, berotu hankak,botak jantzi eta zatoz Berangora, ingurua ezagutu eta aparteko egunaz gozatzera!!
Gogoratu,izen ematea,irteera,helmuga,bazkarirako tiketak eta ... Sei Herri Herriko Tabernan izango dela!!
GUREKIN EZ DAUDEN LAGUNEN HELBIDEAK.


IDATZI IEZAIOZUE!!!!

2009/11/15

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

Eskerrik asko 27. Ibilaldi Neurtu honetan parte hartu duzuen guztioi, bai martxa egiten bai lanean bai gurekin nolabait egoten zaretenoi. Guztien artean egiten dugulako urtero ospatzen dugun jai berezi hau non gurekin ez daudenak inoiz baino gertuagu sentitzen ditugu. Bazkarian ere 200 lagun inguru elkartu ginen, eta portzierto INDABAK KRISTONAK!

Gogoratu dezazuen hemen dituzue aurtengo ibilaldiko irabazleak:Zorionak lauoi eta eskerrik asko Zuhaitz zure bertso eder horregaitik!!!


  • NAGUSIEN IBILBIDEAN: JAVI (banderinak egiten dituen artista) ETA PATXI (gure lagun, antolatzaile eta egun preso duguna).
  • TXIKIEN IBILBIDEAN: ZUHAITZ ETA URTZI GAINZA (PRESOA).