Benetan? Hemen da
berriro? Bai! Hemen da Berangoko Ibilaldi Neurtua! Egutegian gorriz markatu
beharreko eguna! Armairutik botak atera, motxila prestatu, hamaiketakoa lasai,
gure kontu… eta erdu Berangora!
Aurten Ibilaldi Neurtua udagoienaren
hasieran helduko zaigu, urriaren 26an hain zuzen ere, eta ohi dan legez, betiko
jarduerak izango ditugu, giro jator eta euskaldunean noski! Goizean goiz hasiko
da eguna. Nagusiek 08:15ean emango dute izena Sei Herri tabernan, eta irteera
09:00etatik aurrera izango da. Txikiek berriz, 09:00etan izena eman eta
09:30ean urtengo dira ttipi-ttapa Sei Herritik. Nagusiek 16 kilometroko
ibilbidea izango dute aurrez aurre, eta txikiek, aldiz, 8 kilometroko
paseotxoa. Bidean, Berangoko paraje ederrak ikusi ahal izango dituzte, eta
baita azken urteetan gure herrian egindako txikizio eta barrabaskeri
urbanistikoak. Grisak lekua irabazi dio berdeari Berangon azken urteotan,
goazen urriaren 26an kolorez betetzera!
Bueltatxua egin ostean (kontrol danak
pasa ostean e! Azerí zaharrak tranpian txiza!), 12:30ean umeek birziklatze
tailerrak izango dituzte eskura frontoi aurrean.
Nagusiok, triki-poteoa egingo dugu indarrak hartzeko, eta gainera, aurten
lehenengo aldiz, azoka ekologikoa izango dugu Sabino Arana kalean.
14:00etan umeentzako bazkaria ospatuko da
udal pilotalekuan, eta bapo bazkaldu ostean, Berangoeta Kultur Etxera joango
dira pelikula bat ikustera. Nagusien bazkaria 15:00etan izango da: indaba
goxo-goxoak, entsalada… ez zarete
goseagaz lotuko, lasai! Eta egunari txapela jartzeko, 17:30ean sari banaketa
mundiala izango dugu!
Sei Herrik eskerrak eman gura dizkie
Ibilaldian parte hartzen duzuen guztioi, txandak egiten dituzuenoi… eta oso modu berezian ekarpena egiten
duten herriko dendari eta tabernari guztioi. Mila esker bihotz bihotzez!
Urriaren 26ra arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario