Mendiko botei hautsa kentzeko prest? Bada, gorde urriaren 27ko
data agendan, badator Berangoko XXVII. Ibilaldi Neurtua!
Urtero bezala, gure herriko mugak
zeharkatu eta egunpasa ederra egingo dugu. Egitarauak ez du aldaketa handirik
izango:mendi-buelta, herri-bazkaria eta giroa pilotakuan, ez dugu gehiagorik
behar!
Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean
hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan
izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue (kafesne beroa eta pintxoak
egongo dira). Txikien kasuan, irteera 09:00etan izango da, eta irteera
09:30ean.
Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16
kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin
beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea
amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.
13:00etan poteo girotua egongo da Sei
Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 10 euroan erosi
ahalko dira). Txikien kasuan, bazkaria 14:00etan egingo da, eta ordubete
beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta
Kultur Etxean.
Eta, noski, garrantzitsuena: sariak
17:30ean banatuko dira, frontoian bertan.
Sei Herri Kultur Elkartearen partez,
eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta denda
guztiei. Eskerrik asko bihotzez!
Animatu eta parte hartu! Euskal presoak
etxera!