2013/11/11

HIRU, BI, BAT... ETA BADATOR BERANGOKO XXXI.IBILALDI NEURTUA!




Udazkenagaz batera, heldu zaigu beste behin ere galdu ezinezko hitzordua Berangora, egutegian gorriz markatu beharrekoa! Abenduaren 1ean ospatuko da aurtengo edizioa, eta urtero legez, gure herriko bazter ederrak ezagutzeko aukera izango dugu, lagunartean giro euskaldun eta jatorraz gozatzen dugun bitartean. Sei Herri Kultur Elkarteak antolatzen duen jaiegun hau aukera paregabea da kirola egiteko, naturaz gozatzeko eta herrikideekin ederto pasatzeko!

Goizean goiz hasiko dira izen-emateak Sei Herrin. Nagusien kasuan 08:15ean izango da, eta txikiek, ostera, 09:00etan egin beharko dute. Gogora dezagun, izen-ematea bikoteka egin behar dela, beraz erdu zure lagunakaz! Nagusien urteera 09:00etan izango da, eta txikiena, berriz, 09:30ean. Nagusien ibilbideak 16 kilometroko luzera du, eta txikienak, 8 kilometro. Bidean hiru kontrol pasa beharko dituzte partehartzaileek, eta hamaiketakoa debalde jan ahal izango dute (freskagarriak, fruta, gaztaina beroak e.a.). “Juan debalde, goseak hil zan” esaera zaharra ez da gurean beteko!

Herriko mugetatik ttipi-ttapa mendi-buelta lasaia egin ostean, triki-poteoa egingo dugu Sabino Arana kaleko tabernetatik, indarrak ostabere hartzeko eta herria girotzeko. Umeek, gainera, tailerrak izango dituzte eskura.

Eguerdian, dantzan ari diren tripazorriei aurre egiteko, herri-bazkariaren txanda helduko da frontoian. Ohi dan legez, Berangoko sukaldariek prestatutako indaba goxo-goxoak izango ditugu, entsalada, postre eta abarrekaz. Txartelak zazpi euroko prezioa izango du nagusientzat, eta debalde txikientzat.

Bapo bazkaldu ostean, kantuka frontoiko bazterrak alaituko ditugu, eta txikiek pelikula izango dute ikusgai Berangoeta Kultur Etxean. Eguna borobiltzeko, 18:30ean sari-banaketa izango da, ea aurten zein bikotek eskuratzen duen txapela!
Baina naturaz gozatzeko eta ederto pasatzeko eguna izateaz gain, Ibilaldi Neurtua aldarrikapenerako eguna ere da Berangon. Aurten, ohiko aldarrikapenez gain, Ibilaldi Neurtuak “Libre!” ekimenagaz bat egingo du, Sei Herri ere herriko tabernen kontrako epaiketa politikoan epaitzen ari direlako. Beraz, abenduaren 1ean goazen uholde laranja bat sortzera Berangon, Sei Herri eta gainontzeko auziperatuak ere libre gura ditugulako! 

Erdu geugaz! 

2012/11/16

DANTZA EMANALDI BEREZIA...


Erdizka Lauetan taldeak girotuko du bazkalostea IBILALDI NEURTUAN. Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera ezin hobea. 

ERDU GEUGAZ!

2012/11/08

URTEA ONGI BUKATZEKO XXX.IBILALDI NEURTUA BAINO HOBE ZER?


Iepa lagunok!!
Udazkenaren etorrerarekin batera hemen dugu,urtero bezala Berangoko XXX. Ibilaldi Neurtua.Urtero antolatzen dugun mendi ibilaldi hau Sei-Herri Kultur Elkarteak antolatzen du,eta urtez urteko zita bihurtu da herriko, eskualdeko eta animatu nahi duen jende guztiarentzako.
Aurten, XXX.Ibilaldi Neurtua abenduaren 2an ospatuko dugu, igandean.
Bikoteka bete behar den ibilbideak nagusien mailan 16 km inguru dauzka eta txikienek 8km-ko bidea egin beharko dute. Sei-Herri tabernan egongo da irteera eta helmuga.Nagusiek 08:15etik aurrera eman beharko dute izena (irteera 09:00etan) eta txikiek 09:00etan (irteera 09:30ean). Ibilbidean zehar 3 kontrol egongo dira eta batean, hamaiketakoa hartzeko parada izango da bertan denbora geratuko delarik. Giharrak berotu ostean,parte hartzaileentzat entsalada, indabak, postrea, kafea eta patxarana 5€-ren truke (umeak doan) izango dira; hala ere, ibilbidea egin ez duenak ere herri bazkarian parte har dezake (beste guztiak bezala bazkariko txartela ordainduz).Bazkalostean, kultur etxean umeentzako pelikula emanaldia prestatu dugu. Sari banaketa frontoian egingo da arratsaldeko 18:30ak aldera.
Beste barik ,denak gonbidatuta zaudete egun berezi honetan parte hartzera, animo eta aurrera!

2012/05/15

LARUNBATEAN DANAK BERANGORA!!


21:00etan Frontoian bertso-afaria, kontzertuak, musika eta txozna (frontoi barruan). Animatu eta hurbildu zaitezte!!!

2011/12/10

ZORIONAK!!!!
PASA DEN DOMEKAN, PARTE HARTZAILE ETA LAGUNTZAILE LANETAN IBILI ZINETEN GUZTI-GUZTIENTZAT.AURTENGO PARTEHARTZAILE KOPURUA IZUGARRIA IZAN DA, NAGUSIEN IBILBIDEAN 139 BIKOTE ETA TXIKIENEAN 30 EGON DIRA. BAZKARIAN BERRIZ, 260 PERTSONA ELKARTU GINEN.

XXIX.URTEURRENA PASADA BAT IZAN BADA, GONBIDAPENA LUZATZEN DIZUEGU XXX.URTEURRENAN PARTE HARTZERA. EDERRA IZANGO DA !!!! :-)

2011/11/07

BADATOR,BADATOR IBILALDI NEURTUA...