Udazken beteari heltzeko prest? Ibilaldi Neurtua azaroaren 17an izango da. Egitarauak ez du aldaketa handirik izango: mendi-buelta, umeentzako tailerra, herri-bazkaria eta giro ezin hobea pilotalekuan, ez dugu gehiagorik behar!
Nagusien izen emateak goizeko 08:15ean hasiko dira, martxaren egunean bertan, Sei Herri tabernan. Irteera 09:00etan izango da, beraz, gosaltzeko tarterik izango duzue. Txikien kasuan, izen ematea 09:00etan izango da, eta irteera 09:30ean hasiko da.
Ibilbidea betikoa izango da: nagusiek 16 kilometro egin beharko dituzte (bai, Kurtze eta Azkorriko zatia ere egin beharko da, kontuz tranpekin!), eta txikien kasuan, 8 kilometro. Ibilbidea amaitzerakoan dutxatzeko aukera egongo da frontoian.
13:00etan poteo girotua egongo da Sei Herritik abiatuta, eta bazkaria 15:00etan izango da (txartelak 15 euroan erosi ahalko dira). Txikien kasuan, 13:00etan sormen-eskulanak sortzeko tartea izango dute, bazkaria 14:00etan egingo da (txartelak 3 euroan erosi ahalko dira), eta ordubete beranduago animaziozko pelikula bat ikusteko aukera izango dute Berangoeta Kultur Etxean.
Eta, noski, sari banaketa 18:00etan frontoian izango da.
Sei Herri Kultur Elkartearen partez, eskerrik beroenak ekimen hau posible egiten duten herriko elkarte eta komertzio guztiei. Eta nola ez, ekintza antolatzen lanean-buru belarri ibili zaretenoi, bolondres guztiei (txandalariak, mendiko garbiketa lanetan ibilitakoak, zerbitzariak, sukaldariak, etab.). Zuek gabe ez litzateke posible izango. Eskerrik asko bihotzez!
Animatu eta parte hartu! Euskal presoak etxera!