Hotza,
euria, haizea, iluntasuna... konturatu orduko, uda pasa eta bete-betean sartu
gara udazkenean! Lasai, uda giroa pasa den arren, neguan ere badago aitzakiarik
etxetik irteteko!
Urriaren
28an, urteroko hitzordua izango dugu Berangon. Mendiko botak hartu, txubaskeroa
ez ahaztu, motxila gogo eta indarrez bete eta erdu XXXVI. Ibilaldi Neurtura!
Ohikoa
den bezala, nagusien izen ematea 8:15ean izango da, Sei Herrin. Txikiena,
ostera, 9:00etan izango da. Nagusien irteera ordu horretan bertan izango da –16
kilometro izango dituzte aurrez aurre–, eta txikiena 9:30ean izango da, 8
kilometroko ibilbidea egiteko –helduok, gogoratu, ez izan alferrak, ibilbide
hau ez da zuentzat!–.
Partehartzaileek
hainbat "kontrol" izango dituzte bidean (Sustatxan, Arenen...), eta bidean
ere edateko eta jatekoa eskainiko da. Berangoko mugak zeharkatu eta Sabino
Arana kalera bueltatzerakoan, dutxa hartzeko aukera egongo da –izerdia egin eta
gero eskertuko duzu, eta zure albokoek ere bai!–.
Baina
mendi-buelta amaitzerakoan giroa ez da amaituko Berangon. 12:00etatik aurrera
bertako elikagaien azoka egongo da Sabino Aranan, eta 13:00etan poteo girotua,
Sei Herritik hasita. 12:30ean, umeentzako txalaparta tailerra egongo da
Nagusien Etxe alboko plazan.
Umeen
bazkaria 14:00etan izango da (debalde partehartzaileentzat) eta helduena,
ordubete beranduago, frontoian bertan (zazpi euro, txartelak bertan erosiko
dira). 15:00etan animaziozko film bat proiektatuko da umeentzat Berangoeta
Kultur Etxean, eta eguna biribiltzeko, 17:30ean sari banaketa egingo da
frontoian.
Eskerrik
asko ekimen hau posible egiten duzuen herriko elkarte eta dendari guztiei! Orain
eta beti, presoak etxera!