Euskal
Herriko herririk ederrena ezagutu gura duzu? Bere txoko izkutuak, auzo
ezberdinak, baserri galduak... eta gainera, giro jator eta euskaldunean? Eta
hau guztia gutxi balitz... sari potoloak irabazteko aukeragaz? Bada, erdu
Berangoko XXXIII. Ibilaldi Neurtura!
Urtebete igaro dala jada! Ez da izango! Baietz ba, aurten be Berangon plan ederra izango dugu: mendia, elkartasuna, sariak eta giro itzela! Zelan galduko dut ba! Eta noiz da? Azaroaren 1ean, Domu Santu eguna ospatzeko modurik onena! Zalantza barik!
Ohiturari eutsiz, egun osoko plana izango dugu gozatzeko, goizean goizetik... gorputzak irauten duen arte! Mendi-buelta, hamaiketakoa, triki-poteoa, umeentzako tailerrak, herri-bazkaria, kantak, sariak... eta noski, presoekiko elkartasuna eta Sei Herri Libre aldarria!
Egitaraua goizean goiz hasiko da, eguna aprobetxatu behar da eta! 08:15ean izango da nagusien izen-ematea Sei Herri tabernan, eta gosaldu ostean, urteera 09:00etan izango dute. Txikiek, ostera, 09:00etan izena eman eta ordu erdi beranduago urtengo dira Sei Herritik. Nagusien ibilbidea 16 kilometrokoa izango da, eta txikiek 8 kilometroko paseotxoa (adi! 40 urte dituzuenok aspaldi utzi zenioten txiki izateari!).
Mendi-bueltaren ostean, nagusiok triki-poteoa egingo dugu Sabino Aranako tabernetan zehar, txikiek frontoiko plazan tailerrak egiten dituzten bitartean. 14:00etan txikiek makarroi goxo-goxoak bazkalduko dituzte, eta ordubete beranduago (gutxi gora-behera) nagusion txanda helduko da; indaba goxo-goxoak, herriko sukaldarien eskutik! Bapo bazkaldu ostean, eguna modurik onenean amaituko dugu: sari-banaketagaz! Baietz zuk aurten txapela lortu?
Eta zelan ahaztu, Ibilaldi hau egitea posible egiten duzuen guztioi: herriko dendariak, txanda egiten duzuenok, modu batean edo bestean zuen ekarpena egiten duzuenoi... eta parte hartzailei noski!

Azaroaren
1ean ikusiko dugu elkar! Euskal presoak etxera! Sei Herri LIBRE!