Blog honetan, 39 urteetan zehar, Sei-herri Kultur Elkarteak antolatutako ibilaldi neurtuaren berri eman nahi dugu. Gure istoria zabaldu,eta noski maite dugun ibilaldi honen bizitzari eutsi eta leku guztietara barreiatu.
2012/11/24
2012/11/16
DANTZA EMANALDI BEREZIA...
Erdizka Lauetan taldeak girotuko du bazkalostea IBILALDI NEURTUAN. Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera ezin hobea.
ERDU GEUGAZ!
2012/11/08
URTEA ONGI BUKATZEKO XXX.IBILALDI NEURTUA BAINO HOBE ZER?
Iepa lagunok!!
Udazkenaren etorrerarekin batera hemen
dugu,urtero bezala Berangoko XXX. Ibilaldi Neurtua.Urtero antolatzen dugun mendi
ibilaldi hau Sei-Herri Kultur Elkarteak antolatzen du,eta urtez urteko zita
bihurtu da herriko, eskualdeko eta animatu nahi duen jende guztiarentzako.
Aurten, XXX.Ibilaldi Neurtua abenduaren 2an ospatuko dugu, igandean.
Bikoteka
bete behar den ibilbideak nagusien mailan 16 km inguru dauzka eta
txikienek 8km-ko bidea egin beharko dute. Sei-Herri tabernan egongo da
irteera eta helmuga.Nagusiek 08:15etik aurrera eman beharko dute izena
(irteera 09:00etan) eta txikiek 09:00etan (irteera 09:30ean). Ibilbidean
zehar 3 kontrol egongo dira eta batean, hamaiketakoa hartzeko parada izango da
bertan denbora geratuko delarik. Giharrak berotu ostean,parte hartzaileentzat
entsalada, indabak, postrea, kafea eta patxarana 5€-ren truke (umeak doan)
izango dira; hala ere, ibilbidea egin ez duenak ere herri bazkarian parte
har dezake (beste guztiak bezala bazkariko txartela ordainduz).Bazkalostean, kultur etxean umeentzako pelikula emanaldia prestatu dugu. Sari banaketa
frontoian egingo da arratsaldeko 18:30ak aldera.
Beste barik ,denak
gonbidatuta zaudete egun berezi honetan parte hartzera, animo eta aurrera!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)