2009/11/15

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

Eskerrik asko 27. Ibilaldi Neurtu honetan parte hartu duzuen guztioi, bai martxa egiten bai lanean bai gurekin nolabait egoten zaretenoi. Guztien artean egiten dugulako urtero ospatzen dugun jai berezi hau non gurekin ez daudenak inoiz baino gertuagu sentitzen ditugu. Bazkarian ere 200 lagun inguru elkartu ginen, eta portzierto INDABAK KRISTONAK!

Gogoratu dezazuen hemen dituzue aurtengo ibilaldiko irabazleak:Zorionak lauoi eta eskerrik asko Zuhaitz zure bertso eder horregaitik!!!


  • NAGUSIEN IBILBIDEAN: JAVI (banderinak egiten dituen artista) ETA PATXI (gure lagun, antolatzaile eta egun preso duguna).
  • TXIKIEN IBILBIDEAN: ZUHAITZ ETA URTZI GAINZA (PRESOA).


2009/10/17


Gure laguna eta ibilaldi honetako antolatzailea den Jagoba Terrones berriro ere espainiar estatuarengatik bahitua izan da!!!
Jago, aspaldi erabilitako hitzak erabiliz jakin, guk zure Berangoko lagunok zure borroka jarraitu eta indartuko dugula.
Muxu anitz Jago eta animo; badakigu nahiz eta gurekin fisikoki ibilaldian egon ez arren han izango zarela eta zure izenean eta Patxi, Irantzu, Lexuri, Orkatz,Martin,Ibai,Borja eta Saioren izenean lan egingo dugula,kilometroak ibiliko ditugula eta noski brindisa burutuko dugula!!
Animo zuek eta laister Sustatxan ikusi arte!!!
EUSKAL PRESOAK ETXERA!!!!